Hans Christian Svane Hansen (Aarhus, 1906ko azaroaren 8a - Kopenhage, 1960ko otsailaren 19a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1955etik hil zen arte.
Alderdi Sozialdemokratako gazteria zuzendu zuen eta 1936an parlamentuko kide aukeratu zuten. Finantza ministroa izan zen 1945eko maiatzetik azarora, batasun nazionaleko gobernuan, alemaniarren okupazioa amaitu ondoren. Hans Hedtoften gobernuan Finantza, Industria eta Merkataritza eta Kanpo Arazoetako ministroa izan zen.
1955ean Hedhoft hil zenean lehen ministro bihurtu zen, eta gizarte-ongizaterako hainbat neurri ezarri zituen.